BIDEOA: M. Ward musikariak folk amerikarra eraman du Sanagustin kulturgunera

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 18a

Folk amerikarrak hartu zuen atzo, osteguna, Azpeitiko Sanagustin kulturgunea. Hain zuzen ere, M. Ward musikaria aritu zen zuzenean bere doinuak taularatzen, Courtney Jaye lagun zuela. Ez zen jendetzartik elkartu, baina joan zirenek amerikarraren talentuaz gozatzeko aukera izan zuten. 90eko hamarkadaren amaieran Ameriketako Estatu Batuetan sortutako folk musikarien belaunaldiaren parte da Ward eta, folkaz gain, indie eta country estiloetan ere mugitzen da. Dagoeneko hainbat disko kaleratu ditu, eta gainera, produktore gisa ere lan egin izan du. UROLA KOSTAKO HITZAk, Uztarriak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean kontzertuaren laburpen bideoa osatu dute, Mikrouhinak bideo sortarako. Hona hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=mG_Llt2y2tc

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide