Argazki galeria eta bideoa: Sutea piztu da Loiolako Santutegiko Gogartetxearen eraikinean

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 18a

Azpeitiko Loiolako Santutegiko Gogartetxearen eraikinean sutea piztu da gaur goizean, eta une hauetan (11:20) suhiltzaileak sua itzaltzeko lanetan ari dira. Segurtasun Sailak adierazi duenez, teilatuan piztu da sua, 11:00ak inguruan. Iturri horren arabera, beharginak soldatze lanetan aritu dira, eta isolamendurako materiala da su hartu duena. Segurtasun Sailaren arabera, ez da zauriturik izan sutean, eta udalak esan du kontrolpan dagoela.   https://www.youtube.com/watch?v=ipYsdTrZ-rA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide