Gipuzkoako II. Pilota Eguna izango da igande honetan Azpeitian, eta egitarau oparoa prestatu du Gipuzkoako Pilota Federazioak egun osorako. Azpeitiko Udalak herritarren artean bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkarirako eta arratsaldeko pilota jaialdirako. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi modu izango dituzte: telefono bidez, 943-15 71 85 zenbakira deituta (osteguna 15:00ak arte); edo posta elektroniko bidez,
udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita (ostegun gauera arte). Parte hartzaileek izena, telefono zenbakia eta helbidea jakinarazi beharko dituzte zozketan parte hartzeko. Udalak ostiral goizean jakinaraziko ditu irabazleen izenak.