Astelehen Karnabala jaieguna izango da Azpeitian 2019an

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 16a

Datorren urterako tokiko jaieguna aukeratu zuten atzoko udalbatzarrean, eta inauterietako egunaren aldeko hautua egin zuten, aho batez. Martxoaren 4a izango da.

San Sebastian eguna igandean eta San Tomas eguna zapatuan izango dira 2019an. Horrenbestez, datorren urteko egutegirako herriko jaiegun bat aukeratzea tokatzen zitzaion Azpeitiko Udalari, eta atzoko udalbatzarrean hartu zuten erabakia: Astelehen Karnabala jaieguna izango da Azpeitian hurrengo urtean. Inauterietako egunaren aldeko hautua egin zuten, aho batez, EH Bilduren eta EAJren ordezkariek. Horrela, 2019ko martxoaren 4a, Astelehen Karnabala, jaieguna izango da Azpeitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide