Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, goizeko 9etan abiatuko dira mendizaleak Azpeitiko plazatik.
Igande honetan, maiatzaren 20a, izango da aurtengo Txalintxoko eguna.
Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, goizeko 9etan abiatuko dira mendizaleak Azpeitiko plazatik. Goiz ibilaldia izango da. Loiolan, Anaia Garateren etxe ondotik Sokinera igo eta handik, Mendizabal ingurutik, Txalintxoko tontorrera iritsiko dira, hiru ordu inguru luzatuko den ibilaldiaren ondoren.
Txalintxoko tontorrera agertzen diren guztientzat salda egongo da. 11:00etatik aurrera, berriz, soinujoleak egongo dira, eta 12:30ean meza, Txalintxoko gurutzean.
Bestalde, eta ohi denez, gaztetxoen aurtengo mendiko txartelak jasoko ditu Lagun Onak MBk Txalintxon.
14:00 aldera zuzenean jaitsiko dira Azpeitira, ordubete inguruko ibilaldian.