IRUDIETAN: San Isidro egunarekin ari dira festak agurtzen Aratzerrekan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 15a

Joan den zapatuan eguraldiarekin borrokan ibili ondoren, gaur dute Aratzerrekan aurtengo jaietako bigarren eta azken jardunaldia. Izan ere, San Isidro eguna ospatuz agurtuko dituzte festak. Eguerdian, urtero legez, zaindariaren omenezko meza izan dute, Azpeitiko Parrokiko abesbatzako kideak kantuan zirela. Meza ondoren ez dute hutsik egin trikiti eta pandero doinuek, Hitzederren eta Txibilterren eskutik; tabernan egin duten bazkariaren aurrekoak eta ondorengoak girotu ditu musikari pareak. Pilotalekuan izango dute festen azkenaurreko hitzordua, 18:00etan hasita, Ilunpe elkarteko pilotari gaztetxoen arteko partidekin. Eta 20:30ean, aitzura jaitsita, agurtuko dituzte sanisidroak Aratzerrekan. Hona hemen, gaur eguerdiko argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide