BIDEOA: Azpeitiko Ignasis opiltxoak, Inaziotar Bideko gutizi

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 14a

https://youtu.be/6l0WlKf6x_w Azpeititik Manresara (Katalunia) bitarteko Inaziotar Bidea sustatu asmoz, jardunaldi enogastronomikoak egin zituzten joan den asteburuan Azpeitiko Azoka Plazan. Inaziotar Bideko jakiak eta edariak izan ziren protagonistak, eta horien artean zen Ignasis izeneko opiltxoa. Azpeitian ezaguna den Inazio opilaren aldaera da Ignasis gutizia, eta Inazio Egaña gozogileak sortu du. Haren hitzetan, Ignasis opila Inazioaren "bertsio mediterraneoa" da, zitriko ukituak baititu. Egañak joan den zapatuan aurkeztu zuen Ignasis gozoa aurrenekoz, eta ikusmira sortu zuen hitzorduak. Inaziotar Bideko jardunaldi enogastronomikoetan Inazio Egañari egindako elkarrizketa laburra da honako hau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide