Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Anaitasuna eta Azpeitiko Lagun Onak futbol taldeetako senior neskek derbia jokatu zuten atzo, igandea, Azkoitiko Txerloia zelaian. Anaitasunak irabazi zuen norgehiagoka, Irantzu Albizuk 12. minutuan sartutako golari esker.
Lagun Onaken aurkako partida irabazita, Emakumezkoen Euskal Ligara igotzeko aukerekin jarraitzen du Anaitasunak. Izan ere, sailkapeneko bigarren postuan da Azkoitiko taldea, 41 punturekin, eta puntu batera dute Eibar taldea. Liga bukatzeko bi partida gelditzen zaizkie, eta aste honetan Intxaurdiren aurka neurtuko ditu indarrak Anaitasunak Donostian. Taldeak partida berdindu edo irabazi egin beharko du igoera fasean segitu ahal izateko. Hurrengo astean, ligako azken neurketan, Eibar liderra hartuko dute etxean, eta partida hori erabakiorra izan daiteke.
Lagun Onak taldea, berriz, sailkapeneko laugarren postuan da, 27 punturekin. Aste honetan Hondarribiaren aurka jokatuko dute partida, Garmendipe futbol zelaian.
Hemen ikusi daiteke Anaitasunak atzoko derbian grabatutako laburpen bideoa:
https://youtu.be/p24ibFWT25A