IRUDI BILDUMA: Bertso musikatua eta ipuin kontaketa, ume motxiladunez hausnartzeko

Ainitze Agirrezabala 2018ko maiatzaren 13a

Sare Eguna antolatu du hilaren 19rako Azpeitiko Sarek, baina motorrak berotzen joateko hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotarako. Haur motxiladunek bizi duten egoeraz jabetzeko, gaur iluntzera arte zabalik izango den erakusketa jarri zuten ostegunean, Sanagustinen. Eta gaur eguerdian, kulturgunean bertan, bertso musikatua eta ipuin kontaketa eskaini dituzte.

Sare Eguna antolatu du hilaren 19rako Azpeitiko Sarek Motxilak erantzi, egin jauzi lelopean. Egun osoko egitarauaz gain, ordea, beste hainbat ekintza ere antolatu du Sarek egunotarako. Esaterako, ume motxiladunek bizi duten egoeraz jabetzeko, gaur iluntzera arte zabalik izango den erakusketa jarri zuten ostegunean, Sanagustinen. Gaur, eguerdian, berriz, haur motxiladunen errealitatea hizpide, bertso musikatua eskaini dute Oihana Iguaran, Jokin Uranga eta Alaia Martin bertsolariek eta Ixak Arruti gitarra-jotzaileak, Haritz Arakistainek gidatuta. Jendetza inguratu da kulturgunera, bertsolarien saio musikatuaz gozatzera. Ondoren, Lorea Etxeberriak ume motxiladunen egoera ardatz zuen ipuin kontaketa saioa eskaini du. Ipuin emanaldia eta gero, mokadutxoa eskaini dute kulturgunean. Bi ekitaldiak aurreikusitakoa baino beranduago hasi dira, eguraldi narratsa izanik, plazan egitekoak ziren Mutxikoak Sanagustinen dantzatu baitituzte. Hona hemen gaurko bertso musikatuko eta ipuin kontaketako hainbat argazki: [flickr_set id="72157690994678700"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide