Orkatz kultur elkartea 25. urtemuga ari da ospatzen aurten, eta urteurrenaren harira, mannequin challenge-a grabatu dute hainbat lagunek gaur eguerdian Orkatzen eta haren atarian. Urte guztiotan Orkatzen bizitakoak laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa grabatu dute, egoera desberdinak islatuta. Eta, era berean, kultur elkarteari babesa agertu diote; izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak 2014ko uztailaren 30ean jakinarazi zuen
Herriko tabernen auziaren epaia, eta 103
herriko taberna konfiskatzeko agindua eman zuen, tartean Orkatz.
Grabaketa giro ederrean egin dute, eguraldi kaskarra bazen ere. 12:00etan hasi da jendea Orkatzera bertaratzen, eta hainbat proba egin ostean, grabatu dute mannequin challenge-a. Ez dute jakinarazi noiz izango den ikusgai ikus-entzunezkoa.
Hona hemen gaurko grabaketako irudi batzuk: