Astelehenean itxiko da Azpeitiko Sare Eguneko paella txapelketarako izen-ematea

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 11

Orkatzen, Sanagustin kulturgunean eta Sareren helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Paella txapelketan parte hartzeko izen-ematea binaka egitea gomendatzen du Sarek. Maiatzaren 19an izango da Sare Eguna.

Iazko paella txapelketako irudia. Astelehenean itxiko da Azpeitiko Sarek antolatutako Sare Eguneko paella txapelketarako izen-ematea. Maiatzaren 19an izango da Sare Eguna, eta paella txapelketa 13:00etan hasiko da, plazan. Bertan parte hartzeko izen-ematea binaka egitea gomendatzen du Sarek. Izan ere, paella egiten duten bi lagunek herri bazkarirako txartela doan izango dute. Dena den, sei edo zortzi lagunentzako paella prestatu beharko dute parte-hartzaileek. Txapelketara animatzen direnek prestatatzen dituzten paellak beraiekin doazen lagunek jateko aukera izango dute. Izen-ematea Orkatzen, Sanagustin kulturgunean eta azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke. Parte-hartzaileek paellera, arroza eta osagarriak eraman beharko dituzte. Azpiegitura (sua, haima...), aldiz, antolatzaileen esku egongo da. Iaz antolatu zuen aurrenekoz paella txapelketa Sarek, eta epaimahaiaren aburuz, Katxok, Inaxiok, Egik eta Bentatxok prestatu zuten paellarik goxoena. Sare Egunerako prestatutako egitaraua osorik, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide