Haurrentzat igeriketa ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean Azpeitiko Kirol Patronatuak

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 9a

Uztailaren 2tik 20ra bitartean eskainiko dituzte klaseak Azpeitiko igerilekuan. Ikastaroa 4 urtetik 13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Saio guztiak goizez izango dira. Izen-ematea maiatzaren 21 irekiko dute.

Igeriketa ikastaroko ikasleak igerilekuan. (Azpeitiko Udala) Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak 4 urtetik 13 urtera arteko haur eta gaztetxoentzat igeriketa ikastaro trinkoak antolatu ditu uztailaren 2tik 20ra bitarterako.

Klaseak goizez emango dituzte, lau txandatan:  7 eta 13 urte artekoentzako saioak 09:00etan hasiko dira, eta 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan 4 eta 6 urte artekoentzakoak. Izena emateko epea maiatzaren 21ean irekiko dute.

Ikastaroen prezioa 54,08 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkideentzat, eta 94,66 eurokoa bazkide ez direnentzat. Informazio gehiago edota izena eman nahi dutenek udal igerilekura bertaratu edo 943-81 41 21 telefono zenbakira dei dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide