Orkatz Kultur Elkarteak 25 urte egingo ditu aurten, eta urteurrenaren harira antolatutako egitasmoen artean, Mannequin Chalenguea antolatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, bideo horren helburua da "Orkatzeko egoera desberdinak islatzea eta Orkatzi babesa erakustea". Zapatuan grabatuko dute bideoa, 12:00etan hasita, eta herritarrei dei egin diete grabaketara bertara daitezen. Prestaketa lanak egin bitartean Ekaintxouk animatuko du giroa.