https://www.youtube.com/watch?v=fRrXmAJtB5o
Ekain eta ekainkeriak ikuskizun berria estreinatu zuen zapatuan Ekaintxo pailazoak Soreasu antzokian. Ekain Ibarguren azpeitiarrak Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sormen Bekaren laguntzarekin ondu du ikuskizun berria, eta harrera beroa izan zuen estreinaldian; izan ere, leporaino bete zen Soreasu.
Ekain eta ekainkeriak ikuskizunaren laburpen bideoa da honako hau, Uztarriak,
Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarri duten
Mikrouhinak proiektuaren barruan egindakoa.
Ekaintxoren emanaldiko irudiak
honako lotura honetan ikus daitezke.