Argazki bilduma: Boluntariotza Azoka egin dute Azpeitian

Nerea Uranga 2018ko maiatzaren 5a

Sareginez plataformak sustatuta, boluntariotza hamabostaldia egiten ari dira Azpeitian. Lan solidarioa sustatzea eta ikusaraztea xede, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Gaur, larunbata, Boluntariotza Azoka egin dute herriko plazan. Bertan, Gipuzkoako hainbat boluntariotza-erakundek eta Azpeitiko beste elkarte batzuk postuak jarri dituzte. Postuetan elkarte bakoitzaren inguruko informazioa eman dute, eta horrez gain, zenbait tailer ere egin dute. Besteak beste, Nagusilanek, Atzegik, Azpeitiko Odol Emaileek, Gurutze Gorriak, Misio Taldeak eta DYAk ipini dituzte postuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide