Iraurgiren V. Saskibaloi Topaketa egingo dute Azpeitian maiatzeko azken asteburuan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 5a

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bederatzi klubetako 40 taldek parte hartuko dute, 2007., 2008. eta 2009. urteetan jaiotako neska-mutilekin.

"Saskibaloi uholdea" iragarri du Iraurgi Saskibaloiak maiatzeko azken astebururako Azpeitian. Hilaren 26an eta 27an egingo dute aurtengo Iraurgi Saskibaloi Topaketa, jokalari gaztetxoei zuzendutakoa. Bosgarren edizioa beteko du Iraurgik antolatutako topaketak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bederatzi klubetako 40 taldek parte hartuko dute, 2007., 2008. eta 2009. urteetan jaiotako neska-mutilekin. Durangoko Tabirako, Bilboko La Salle eta Balmaseda etorriko dira Bizkaitik, Amurrio Arabatik, eta Ordizia, Easo, Arrasateko Ointxe eta Urretxuko Goierri Gipuzkoatik, etxeko Iraurgi SBrekin batera jokatzeko prest. Topaketa hilaren 26an, arratsaldez, hasiko da, eta igandean goizez jarraituko dute neurketek; eguerdian Sanagustin kulturgunean bazkaltzeko tartea hartuko dute parte-hartzaileek eta, ondoren, finalerdiei eta finalei ekingo diete

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide