Julian Ruizek irabazi du Azpeitiko Udaberriko Argazki Rallya

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 4a

Ruizen argazki saritua. (Julian Ruiz) Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAEk) antolatuta, Udaberriko Argazki Rallya jokatu zuten joan hilaren 8an, eta epaimahaiak dagoeneko eman du saridunen berri. Bilduma onenaren saria Julian Ruizek jaso du, eta bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte Pilar Aguayok eta Valen Garciak. Herriko lehen ez saritua, berriz, Juan Mari Ibarzabal izan da. Elkarteak bihar, larunbata, egingo du argazki bildumen proiekzioa, eta sariak ere orduan banatuko ditu. 13:00etan hasiko da ekitaldia, Azpeitiko Baigera I jubilatuen taberna-jatetxeko lehenengo pisuan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera, eta eskerrak eman dizkiete lehiaketan parte hartu dutenei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide