Azpeitiko hiru bikote, Lazkaoko gazteen dantza suelto txapelketaren buruan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 3a

Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak jantzi zituzten txapelak, eta haien ondoren sailkatu ziren June Elorza eta Eneko Sarasua, eta Elaia Elorza eta German Aranburu.

Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza Lazkaon, sariak jasota. (Bizkargi musika eskola) Azpeitiko dantzari gazteek indartsu ekin diote txapelketen sasoiari. Herenegun, maiatzaren 1ean, Lazkaon jokatu zuten aurtengo lehendabiziko txapelketa. Hamalau bikote aritu ziren lehian, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Oiartzun, Lezo, Pasai Donibane, Hondarribia eta Sopela ordezkatuz, eta azpeitiarrek osatu zuten podiuma. Itziar Bastida urrestildarrak eta Anaitz Lizartzak jantzi zituzten txapelak, eta haien ondoren sailkatu ziren June Elorza eta Eneko Sarasua, eta Elaia Elorza eta German Aranburu, bigarren eta hirugarren postuetan. Bastida eta Lizartza Aitor Sorazuren ikasleak dira Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolan; Elorza eta Sarasua eta Elorza eta Aranburu, berriz, Luis Alberdi Beltzaren dantza suelto eskolako ikasleak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide