Boluntarioen eguneroko lana ikustarazteko asmoz, erakusketa zabaldu dute gaur Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Erakusketan, hainbat esparrutan boluntario gisa aritzen diren pertsonen argazkiak ikusteko aukera izango da, testuekin uztartuta.
Sareginez plataformak herriko zenbait eragilerekin elkarlalean antolatu duen
boluntariotza hamabostaldiaren barruan zabaldu dute
Gipuzkoako boluntariotza iruditan erakusketa gaur, eta hilaren 9ra bitartean izango da ikusgai. Hamabostaldirako prestatutako egitarauaren barruko hitzaldi sorta ere gaur hasiko da. Ane Eizagirre Caritaseko gizarte langileak
Nola izena duzu? Nik... Harrera hitzaldi-elkarrizketa eskainiko du, 16:00etan, Sindikatu Zaharrean.
Erakusketan ateratako argazkiak dira honakoak: