Sua piztu da Azpeitiko Intz tabernan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 1a

Azpeitiko Erdikalean dagoen Intz tabernan sua piztu da gaur arratsean. 19:30 aldera gertatu da ezbeharra. Kea ateratzen hasi dela jabetuta, taberna hustu dute eta etxepea ere bai, badaezpada, udaltzainek jakinarazi dutenez; baina ez da kalte pertsonalik izan. Suhiltzaileak minutu gutxiren buruan iritsi dira. Taberna barrura sartu eta sua itzali ondoren, ordubetez jarraitu dute tokian lanean; hori dela eta, 20:15 aldera zintaz hesitu dute kalea sutea gertatu den parean, jendea ez pasatzeko, segurtasun neurri gisara. Kalte materialak eragin ditu suak tabernan, baina momentuz ez dute zehaztu zerk eragin duen sua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide