Askekintzak 'Gurean' dokumentala eskaini du Azpeitian, animalien erabileraren tradizioa "zalantzan jartzea" xede

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 29a

Animalien erabileraren inguruko eztabaida izan zuten hizpide emanaldira bertaratu ziren herritarrek. (Askekintza) Askekintzak eta Azpeitiko Oinatz elkarte animalistak elkarlanean antolatuta, Gurean dokumentala eskaini zuten atzo, zapatua, arratsaldean Baigerako aretoan. Egileen hitzetan, Gureanen xedea da "animalien erabileraren inguruko eztabaida sortzea eta herrietako tradizio horiek zalantzan jartzea", eta horretarako ekarri zuten Azpeitira ere. Dokumental emanaldira bertaratu ziren herritarrek Euskal Herriko 30 herritako jaietan ezkutuan hartutako irudiak ikusteko parada izan zuten atzokoan, ondoren horien inguruan eztabaidatzeko. Irudi horien artean daude Azpeitiko zezenketetan grabatutako batzuk. Besteak beste, Hernanin, Lezon, Saran, Astigarragan, Gasteizen, Bilbon, Altzan, Zumarragan eta Donostian grabatutako irudiek osatzen dute Gurean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide