Azpeitiko zenbait eragilek manifestazioa deitu dute Maiatzaren 1erako

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 29a, 16:08

Azpeitiko Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deitu dute mobilizazioa, 'Langile boterea eraiki' lelopean. Hitzordua 19:00etan jarri dute, plazan.

Iazko Maiatzaren 1erako Gaztetxeak deitu zuen mobilizazioko irudia. (Azpeitiko Gaztetxea) Bihar, Maiatzak 1, izango da, Langileen Nazioarteko Eguna. Data horren harira, manifestazioa deitu dute Azpeitiko Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek Langile boterea eraiki lelopean. Herritarrei dei egin diete beren deialdira batzeko. Manifestazioa 19:00etan hasiko da plazan, eta leku berean amaituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide