Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan egongo da zabalik, eta 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara irekiko dute.
Loiolako Santutegiko liburutegia zabalik egongo da maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan, Azpeitiko Udalaren eta Loiolako liburutegiko arduradunen arteko akordioa dela eta.
09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara irekiko dute liburutegia. Ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo dira zabalik. Beraz, ikerketak edota liburu eskaerak egin nahi dituztenek, astelehenetik ostiralera joan beharko dute liburutegira.