Langile mugimenduaren erronkak hizpide, Garbiñe Aranburuk Azpeitian eskainitako hitzaldian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 26a

Dozenaka lagun bertaratu zen Sanagustinera Aranbururen azalpenak entzutera. (LAB) Azpeitiko Orkatz kultur elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen artean, hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Sanagustin kulturgunean. Lan, herri, bizi duina. Burujabetza ezkerretik izenburupean aritu zen hizketan Aranburu, eta dozenaka lagun bertaratu zen haren azalpenak entzutera. Besteak beste, greba eskubideaz, langile mugimenduaren erronkez eta ELA sindikatuarekin duten harremanaz hitz egin zuen LABeko idazkari nagusiak. Hark adierazi zuenez, "greba ezin da helburu bilakatu". Aranbururen hitzetan, "herri bezala eta langile bezala ditugun erronkak gainditzeko aliantzak behar ditugu". Ate joka dagoen maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna, ere izan zuen hizpide Aranburuk, eta esan zuen LABeko kideak eskualdean mobilizatuko direla "langileen ondoan izateko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide