XJ Auzolanean taldeko kideak duela sei urte hasi ziren Umeen Eguna antolatzen Sanjuandegiko festetako egitarauaren barruan. Azken sei urte horietan, urtero, 200 inguru ume eta 60 bat begirale eta guraso elkartu dira Umeen Egunaren bueltan. Aurten, baina, zalantzan dago egun hori. Izan ere, gaur jakinarazi dutenez, XJ Auzolaneaneko kideek ez dute Umeen Eguna antolatzeko "nahikoa indar". Horregatik, batzar irekia antolatu dute maiatzaren 2rako. Datorren asteazkenean egingo dute bilera XJ Auzolaneanen lokalean (igerilekuaren eraikinean) 20:00etan hasita.
Egitasmoari bultzada bat ematea da XJ Auzolanean taldeko kideek nahia, eta herritarrei dei egin diete batzarrera ager daitezen.