Oteiza pilota elkarteko pilotariak, atzo, Hernanin. (Rufino Rekalde)
Berria egunkariak antolatutako kluben arteko esku pilota txapelketa hasi da asteburuan. XV. Berria Txapelketako final-hamaseirenetako kanporaketak jokatu dituzte, eta horietako batean aritu ziren Azkoitiko Oteiza elkarteko pilotariak. Igandean Hernanin (Gipuzkoa) neurtu zituzten indarrak Azkoitiko pilotariek, Ortuellako (Bizkaia) Danok Lagunak elkartearen aurka, eta Ortuellako taldea nagusitu zen, 2 eta 1 irabazita. Ortuellako taldeak kadeteen eta nagusien mailako partidak irabazi zituen, eta, Azkoitiak, jubenilen mailakoa. Horrenbestez, Azkoitia txapelketatik kanpo gelditu da.
Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotariek ere parte hartuko dute Berria Txapelketan. Hain zuzen ere, final-zortzirenetan hasiko dira jokatzen, eta Danok Lagunak elkarteko pilotariak izango dituzte aurkari. Maiatzaren 6rako iragarri dute final-zortzirenetako kanporaketa hori, eta Hernanin jokatuko da.
Hernanin jokatuko da, era berean, XV. Berria Txapelketaren finala, ekainaren 23an.