Sammic ISBren garaipenarekin agurtu du kapitainak taldea

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 21a

Sammic ISBk partida garrantzitsua jokatu zuen atzo, denboraldiko azkena etxean. Espainiako Urrezko LEB Ligako denboraldia amaitzeko azkenaurreneko partida izan zen atzokoa, eta sailkapenean 16. postuan zen taldea atzorarte. Mailari eusteko, azken bi partidak giltzarri izango dira, eta atzokoan garaipena lortu zuen taldeak, Logroñoko Clavijori 77 eta 72 irabazita. Beraz, garaipen garrantzitsua erdietsi zuen atzokoan Sammic ISBk. Azken partidan zer gertatzen den ikusi beharko da mailari eusten dion edo ez jakiteko. Garaipenaz gain, atzokoan izan zen bestelako albisterik ere. Ibon Guridi kapitainak, hamar urte lehen taldean eman ostean, saskibaloia utziko zuela jakinarazi zuen. Horren aurrean. afizioak omenaldi beroa egin zion jokalari azpeitiarrari. Pare bat bertso ere abestu zizkioten kiroldegian bildutako zaleek. Hona hemen bertsoak: https://www.youtube.com/watch?v=SSfxMkypKF8&feature=youtu.be Gaztetxoak entrenatzen hamaika saio egina eredu gisa daukazu beraiengan eragina kantxan gogor jardun arren handik kanpo atsegina indar bihurtzen dakizu sortu dakizuken mina nahiz eta lortu Iraurgik izan dun lorpen haundina hankak lurrean mantentzen ederki asko dakina eta ondoan betiko lagunen babes berdina ez zenuen edukiko ona izan ez bazina. Iraurgiko kamixeta harrotasunez jantzia taldeak zurekin hartu du balio erantsia igoeretan izana sekulako garrantzia eskertu nahi genizuke inoiz ere ez etsia batzutan gelditu arren gorputza nekez hautsia behe behetik hasita urreraino iritsia nahiz ta uztera zoazen atea ez dago itxia oraindik baduzu eta hemen zer irakatsia. Hona hemen partidako irudi batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide