Andres Gostinek hitzaldia eskaini zuen atzo Dinamoan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 19a

Andres Gostin, atzo, hitzaldia ematen. (Irene Elorza) Azpeitiko Paradisu Zinema zineklubak urteko laugarren saioa eskaini zuen atzo, asteazkena, Soreasuko Dinamoa sormen gunean. Atzokoa, baina, berezia izan zen; izan ere, Andres Gostin unibertsitate irakasle eta kazetariak aukeratutako La Question Humaine filma ikusi ahal izan zen. Gainera, emanaldiaren aurretik, azkoitiarrak hitzaldia eskaini zuen hainbat lagunen aurrean. (Argazkia: Irene Elorza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide