Inaziotar Bidearen gaineko erakusketa jarri dute Loiolako zabalgunean

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 18a

Inaziotar Bidearen erakusketa ibiltaria, Loiolan. Inaziotar Bidearen gaineko informazioa eta irudiak jasotzen dituen erakusketa (argazkian) ikusgai dago atzotik Azpeitiko Loiolako Santutegiko zabalgunean, basilikaren atarian. Basquetourrek prestatu du, Azpeitia eta Manresa (Katalunia) lotzen dituen egitasmoaren zabalpenean laguntzeko, eta erakusketa ibiltaria da; horrela, Loiola du aurreneko agertokia erakusketak, eta Inaziotar Bidearen etapa ezberdinen abiapuntu diren EAEko herri guztietan jarriko dute. Loiolan hamabost egunez izango da ikusgai erakusketa. Ondoren, Azpeititik Oñatira eramango dute, Arantzazura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide