Folklorez eta dantzaz bete da Soreasuko oholtza 'Agorrila' ikuskizunarekin

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 17a, 18:25

Gero Axular dantza taldeak Agorrila dantza ikuskizuna eskaini zuen joan den larunbatean Soreasu antzokian. 1813. urteko abuztuaren 31n Donostian gertatu zen sutea du ardatz emanaldiak, eta, guztira, 80 lagun aritu ziren dantzan. UROLA KOSTAKO HITZAk, Uztarriak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean osatutako Mikrouhinak saioaren barruan ondutako bideoa da honakoa: https://www.youtube.com/watch?v=rw7dlO-5IFE

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide