Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oteiza elkartekoek Ortuellako Danok Lagunaken kontra jokatuko dute igandean final-hamaseirenetako kanporaketa. Horko irabazleak Ilunpe izango du zain, maiatzaren 6an.
Igandean, hilaren 22an, jarriko da martxan Berria egunkariak antolatutako kluben arteko esku-pilota txapelketa. XV. edizioa beteko du aurten Berria Txapelketak, eta Azkoitiko eta Azpeitiko pilotariek parte hartuko dute lehian.
Asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte final-hamaseirenetako kanporaketak, eta horietako batean ariko dira Azkoitiko Oteiza elkarteko pilotariak. Igandean jokatuko dute Azkoitikoek Ortuellako (Bizkaia) Danok Lagunak elkartekoen kontra, Hernaniko pilotalekuan. Azpeitiko Ilunpekoak, berriz, final-zortzirenetan hasiko dira jokatzen. Hain zuzen ere, azkoitiarren eta ortuellarren arteko kanporaketaren irabazlea izango da azpeitiarren aurreneko aurkaria; maiatzaren 6rako iragarri dute final-zortzirenetako kanporaketa hori, eta Hernanin jokatuko da.
Hernanin jokatuko da, era berean, XV. Berria Txapelketaren finala, ekainaren 23an.