Atxorrotxeko gazteluaren historia ezagutu dute Azpeitiko Kafe Naparrean

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 15a

Gaurko Kafe Naparra, Sanagustin kulturgunean. (Azpeitiarron Napar Zuzterrak) Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Kafe Naparraren ekitaldi berria egin dute gaur goizean Sanagustin kulturgunean. Beñi Agirre historialariak Atxorrotxeko gaztelua izan du hizpide gaurko solasaldian. Agirreren azalpenak entzuteko ez ezik, Nabarraldek eta Hernani Errotzen taldeak Eskoriatzan zegoen gazteluaren historiaren gainean osatu duten dokumentala ikusteko aukera izan dute Sanagustinen elkartu direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide