Azpeitian izango da Gipuzkoako II. Pilota Eguna

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 9a

Maiatzaren 20an, igandez, izango da Pilota Eguna. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Azpeitia aukeratu dute festa eguna ospatzeko. Oraindik zehaztu ez badute ere, pilota ardatz duten hainbat ekintza izango dira herrian egun osoan zehar.

Azpeitian izango da Pilota Egunaren aurtengo edizioa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gaur jakinarazi duenez. Maiatzaren 20rako, igandea, jarri dute hitzordua egunaren antolatzaileek, eta oraindik zehaztu ez badute ere, pilota ardatz duten hainbat ekintza izango dira Azpeitian egun osoan zehar. Iaz egin zuten Pilota Eguna lehenengoz, Donostian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide