Urkizu, atzo, helmugan. (Enkarterri Extrem)
Jone Urkizu eta Jone Zabaleta azpeitar eta azkoitiar korrikalariak hainbat garaikurrekin itzuli dira asteburuan etxera. Batetik, Zamarillon (Bizkaia), Enkarterri Extrem lasterketa jokatu dute asteburuan, eta hango Ultra Trail proban Jone Urkizu azpeitiarra izan da lehenengo emakumezkoa helmugaratzen.
Ostiralean hasi eta atzo, igandean, amaitu zen 85 kilometroko eta 5.860 metroko malda duen lasterketa, eta azpeitiarrak 13 ordu, 37 minutu eta bederatzi segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Iaz, Enkarterri Extreme lasterketaren Long Trail proba irabazi zuen Urkizuk.
Horrez gain, Jone Zabaleta azkoitiarrak Kataluniako Unibertsitate Txapelketan garaile izan zen larunbatean, 800 metroko proban, Lleidan jokatu zuten proban. Datorren larunbatean, Euskadiko kluben arteko txapelketa jokatuko du azkoitiarrak Donostian.