Igor San Miguel entrenatzaileak kontratua berritu du Lagun Onak F.T-rekin

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 7a

Iaz iritsi zen San Miguel Lagun Onakeko Hirugarren Mailako taldera. Azken hilabeteetan lortutako emaitzak ikusita, Astigarragako entrenatzaileak urtebeterako berritu du kontratua Azpeitiko klubarekin.

Iñigo Arregi Lagun Onakeko lehendakaria eta Igor San Miguel entrenatzailea. (Lagun Onak F.T) Igor San Miguel (Astigarraga, 1974) entrenatzaileak Lagun Onak Futbol Taldean jarraituko du beste urte batez. Horrenbestez, Espainiako Hirugarren Mailako taldea gidatzen jarraituko du datozen hilabeteetan. Entrenatzaile astigartarra iaz iritsi zen Azpeitira, Realaren Emakumezkoen Lehen Mailako taldean igarotako etapa amaitu ostean. Aitor Arrate entrenatzaileak aulkian utzitako lekua hartu zuen orduan San Miguelek. Lagun Onakeko talde nagusiak aurtengo denboraldian lortutako emaitzei eta erakutsitako itsura onari eusteko aukera izango du Astigarragakoak. Era berean, Lagun Onaken zaleek beren taldeaz gozatzeko aukera izan dezaten nahi du klubak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide