Bihar itxiko da Azpeitiko kultur taldeei zuzendutako diru laguntzak eskatzeko epea

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 5a

Interesa duten eragileek Azpeitiko udaletxean aurkeztu beharko dute laguntzen eskaera orria. Aurten, 47.500 euro bideratuko ditu Udalak kultur taldeetara.

Herriko kultur taldeek ohiko jarduerak antolatu ahal izateko diru laguntzak eskatzeko azken eguna bihar, hilak 6, izango da. Sostengu ekonomikoa eskatu nahi duten taldeek udaletxean aurkeztu beharko dute diru-laguntzen eskaera orria. Honako lotura honetan aurki daiteke eskaera egiteko bete beharreko agiria, eta harekin batera aurkeztu behar diren dokumentuen zerrenda. Azpeitiko Udalak, guztira, 47.500 euro bideratuko ditu kultur taldeetara. Josu Labaka Kultura zinegotziak azaldu duenez, Udalaren eta diru-laguntza hauen helburua da urteko jarduerak egin ahal izateko "baliabideak bermatzea". Ainara Larrañaga zinegotziak azaldu du, 47.500 euro horiek ohiko ekintzetara zuzendutakoak diren arren, Udalak badituela ekintza berezietarako diru laguntzak: "Urteko ekintzetatik aparte zerbait berezia antolatu nahi duten taldeek udalera jo dezakete beren asmoa azaltzera, ekintza berezietarako ere badugu-eta diru poltsa bat".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide