Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da, eta data hori aprobetxatuta, Marea Urdina taldeak bere abestia promozionatzeko bigarren bideoa kaleratu du. Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat lagunek abiatu zuten Marea Urdina egitasmoa, gizartea autismoaren inguruan sentsibilizatzeko xedearekin. Hori lortzera bidean, igeriketa zeharkaldia egingo dute uztailaren 7an eta 8an Gipuzkoako kostaldetik. Marea Urdina osatzen duten lagunak, baina, aspaldi hasi ziren egitasmoa promozionatzeko lanekin, eta sentsibilizazio kanpainari laguntzeko abesti bat kaleratu zuten. Bertan dozenaka lagunek jarri zuten beren alea, eta gaur bideoaren bigarren zatia kaleratu dute. Gainera, Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta, Azpeitiko Azoka Plaza kolore urdinez argiztatuko dute gauean, Marea Urdinari keinu eginez.
https://youtu.be/sR1C011A_FE
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide