Dozenaka lagun animatu zen Oñatzeko gurutzebidera. (Argazkia: Desiree Odriozola)
Aste Santuaren barruan urtero egin ohi duten gisan, gurutzebidea egin zuten joan zen martxoaren 30ean, Ostiral Santuan, Azpeitiko Oiñatz auzoan. Eguraldia lagun, dozenaka herritar –haur zein heldu– animatu zen data horietan egin ohi duten hitzorduan parte hartzera. Mendiko arropa jantzi eta urteroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Ibilbidea 14 gurutzez osatua dago, eta Oiñatzeko eliza aurrean dago lehenengo gurutzea. Handik abiatu, eta Argain gainera iritsi arteko gurutze bakoitzean otoitz bat egin zuten aurtengo hitzordura animatu ziren lagunek.