Oier Etxeberria azpeitiarra Osinalde sariketako finalean izango da

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 28a

Joan zen zapatuan Argi Berri kanporaketa irabazi zuen azpeitiarrak, Ordizian. Horrenbestez, apirilaren 7an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketaren finalean izango da, Peru Abarrategirekin, Asier Galartzarekin, Aitor Servierrekin, Eli Pagolarekin eta Txaber Altuberekin batera. 22:30ean hasiko da finala.

Oier Etxeberria Argi Berri sariarekin. (GBE) Oier Etxeberria bertsolari azpeitiarrak Osinalde sariketaren finalerako txartela eskuratu zuen joan zen zapatuan Ordizian jokatutako Argi Berri kanporaketan. Etxeberria nagusitu zen saioan, eta bigarren Peru Abarrategik egin zuen. Osinalde sariketako finalean Aztiria, Osinberde eta Argi Berri kanporaketetako irabazleak eta saio horietan bigarren sailkatu diren bertsolariak ariko dira. Horrenbestez, apirilaren 7an Gabirian jokatuko den finalean izango dira Oier Etxeberria, Peru Abarrategi, Asier Galartza, Aitor Servier, Eli Pagola eta Txaber Altube. . Saioaren aurretik afaria egingo dute Gabiriako elkarteank, eta 22:30ean hasiko da finala. Honako lotura honetan ikus daiteke Goierri telebistak Argi Berri kanporaketarekin egin duen bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide