La M.O.D.A: "Guretzat luxu bat da Sanagustin kulturgunean egotea"

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 26a, 19:23

https://www.youtube.com/watch?v=UGJN0yFScHM   La Maravillosa Orquesta Del Alcohol (La M.O.D.A) taldeak dantzan jarri zuen Sanagustin kulturgunea joan den zapatuan, martxoaren 24an. Ordurako sarrera guztiak agortuta zeuden, eta goraino bete zen kulturgunea. Bi orduko emanaldia eskaini zuen Burgoseko taldeak, eta gogotik gozatu zuten Sanagustinera bertaratu ziren lagunek. Kontzertua hasi aurretik, La M.O.D.Ako taldekideak  Mikrouhinak bideo sortarako hizketan aritu ziren. Besteak beste, beren azken diskoak izan duen harreraz, Sanagustin kulturgunera iristean pentsatutakoaz eta Euskal Herriko musika taldeekin duten harremanaz solastu ziren. Hona hemen musikarien adierazpenekin eta kontzertuan zehar hartutako irudiekin egindako bideoa. Uztarria Komunikazio Taldeak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarritako Mikrouhinak bideo sortarako beste atal bat da bideo hau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide