IRUDIETAN: Azpeitiko Udal Musika Bandak giro tristea alaitu du munduko hainbat txokotako abestiekin

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 25a

  Azpeitiko Udal Musika Bandak munduko zenbait txokotako doinuak Azoka Plazara eraman ditu gaur. Bandako kideek kontzertua eskaini dute Postalak izenburupean, 13:00etan hasita, eta zuzeneko emanaldira bertaratu diren herritarrek Irlandako, Budapesteko, Txinako, Australiako, AEBtako eta Mexiko abestiak entzun dituzte besteak beste. Unai Frantsezenaren gidaritzapean, Sorotan bele taldearen Amaren besoetan kantuarekin amaitu dute eguraldi tristeari aurre egiteko bidaia. https://youtu.be/qjipXudQP3c

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide