Toni Cominekin elkartu dira Azpeitiko alkatea eta zinegotziak Bruselan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 22a

Azpeitiko udal ordezkariak, Toni Cominekin. (Eneko Etxeberria) Azpeitiko Udalaren ordezkariak Belgikan daude gaur, eta bisita hori baliatu dute Kataluniako Gobernu erbesteratuaren ordezkariekin egoteko eta haiei elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, Toni Comin erbesteratutako kontseilariarekin elkartu dira Eneko Etxeberria alkatea eta Estitxu Elduaien eta Agustin Lizarralde zinegotziak. Etxeberriak zabaldu du goiko argazkia, sare sozialen bidez, honako mezuarekin: "Katalunian hain berezia den egun honetan elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diogu atzerrian dagoen Governari. Toni Comín kontseilari erbesteratuarekin bildu gara Belgikan. Eta emozionatu gaitu...".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide