Sergio Gomez iritsi da Vaticanora

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 22a

Sergio Gomez Espainiako enbaxadarekin bildu da Vatikanoan. (Sergio Gomez) Gaixotasun arraroen ikerketa bultzatzeko, Azpeititik Vaticanora bizikletaz abiatu zen joan den martxoaren 1ean Sergio Gomez Azpeitiko bizilaguna. Haren asmoa zen gaurko egunez iristea helmugara, baina, azkenean, uste baino lehen iritsi da. 2.000 kilometro bizikletaren gainean egin ostean, astelehenean, hilak 19, zapaldu zuen Vaticano Hiria. Bertan, Espainiako enbaxadarekin bildu zen. Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroei laguntzea helburu duen elkarteko lehendakaria da Gomez, eta elkarte horren egitasmo bat da Esperantzaren bidea, guztiok bizitzaren alde izenekoa. Joan zen abenduan jakinarazi zituen Gomezek egitasmoaren nondik norakoak, eta proiektuak erakunde norbanako eta saltoki hainbaten babesa jaso du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide