Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurrentzako gozogintza lantegia egingo dute datorren asteartean, martxoak 27, Azpeitian. Sein burdindegiean izango da ikastaroa, eta Mari Pili Fama sukaldariak gidatuko du. Ordubeteko hainbat saio izango dira; lehenengo txanda 10:30ean abiatuko da, eta azkenengoa, 17:30ean. Ikastaroa gaztelaniaz izango da, baina antolatzaileek azaldu dute bertan izango direla ulermen arazoak saihesteko. Lantegian, bizkotxo-oinarria, esne-gain espraia, masustak, basoko fruituak eta txokolate-krema baliatuko dituzte tarta bat egiteko. Ikastaroa doakoa da, eta bertan izango dira osagai guztiak. Plazak mugatuak dira, eta saltokian bertan aurrez izena ematea komeni da.