'Postalak' kontzertua eskainiko du igandean Bandak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 22a

Munduko herrialde desberdinetako abestiak entzun ahal izango dira igandean, 13:00etan, Azoka Plazan.

Munduko txoko desberdinetatik bildutako postalak ardatz izanda, kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak igandean, hilaren 25ean. Besteak beste, Irlandako, Budapesteko, Txinako, Australiako, AEBtako eta Mexiko abestiak taularatuko dituzte Azoka Plazan, eta nazioarteko doinuak entzun ostean, "etxean" amaituko dute bidaia, Sorotan Bele taldearen Amaren besoetan abestiarekin, hain zuzen ere. 13:00etan hasiko da Unai Frantsezenak zuzenduko duen saioa. Hemen emanaldiko egitaraua: Ireland: of legend & lore. Robert W. Smith Budapest impressions. Roland Kernen A legend from Yao. Mao Yuan Waltzing Matilda. Marie Cowan Western pictures. Kees Vlak Am Golf von Mexiko. Wilfried Kornmeier Amaren besoetan. Sorotan Bele

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide