Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko irudien bilduma, Sanagustin kulturgunean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 21a

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren hainbat ediziotako irudiak jarri dituzte ikusgai probaren antolatzaileek Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Atzo muntatu zuten erakusketa, eta bi astez izango da bertan. Larunbatean maratoi erdiaren 25. edizioa izango da, eta mende laurden honetan utzitako irudiekin atondu dituzte kulturguneko hormak. Hona hemen Sanagustinen hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide