Lurrunezko trenen irteerak egingo dituzte Burdinbidearen Euskal Museotik Aste Santuan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 20a

10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era bitartean zabalduko dute Burdinbidearen Euskal Museoa, eta 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte Lasaora joan-etorriak.

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen irteerak prestatu ditu Aste Santurako, eta jakinarazi duenez, museotik 12:00etan eta 17:00etan egingo dituzte Lasaora joan-etorriak. Bost urtera arteko umeek dohainik izango dute irteera, eta gainontzekoek sei euro ordaindu beharko dituzte. Lurrun trenean ibiltizeltzeko txartelarekin, bisitariek museoko erakusketara ere joan ahal izango dute prezio horretan. Museoaren ordutegiari dagokionez, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era bitartean zabalduko dituzte ateak, eta tarte horretan izango da erakusketa ikusteko aukera. Erakusketak hiru euroko prezioa du, baina 16 urte baino gutxiago dutenek doan izango dute sarrera. Informazio gehiago 943-15 06 77 telefonoan edo museoa@euskotren.eus helbidean eskuratu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide