Garizumako otoitz-gogoetak egingo dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko parrokietan

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 19a

Asteazkenera arte egunero egingo dituzte gogoeta saioak, 17:00etan hasita. Juan Mari Uriarte gotzaina gidatuko ditu.

Gaur, astelehena, hasi eta asteazkenera arte, Garizumako otoitz-gogoetak egingo dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko parrokietan. Juan Mari Uriarte gotzainak gidatuko ditu gogoeta saioak. Garizumako otoitz-gogoeta saioak 17:00etan hasiko dira Azpeitian, eta Parrokiako areto txikian –eguneroko meza ematen duten lekua– egingo dituzte. Azkoitian, berriz, 19:00etan izango dira, parrokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide