Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume Master Cup txapelketako finalerdiak jokatu dituzte gaur, igandea, Oñatin, eta eskualdeko zazpi pilotari lehiatu dira bertan: azkoitiar bat, bost azpeitiar eta Arroa Goiko bat. Promozio mailako finalerdietako batean, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek 18-17 hartu dituzte mendean Maddi Unanue azpeitiarra eta Naroa Agirre Arroa Goiko bizilaguna. Maila bereko beste finalerdia, berriz, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue azpeitiarrek jokatu dute, Amaia Vicarioren eta Ainhoa Urienen aurka eta haiena ere norgehiagoka estua izan da. Azpeitiarrek 17-18 galdu dute.
Lehen mailako finalerdiak ere jokatuko dituzte gaur Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, eta Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra eta Patri Espinar finalera sailkatu dira, Amaia Araiztegi eta Maddi Mendizabal 18 eta 6 garaitu ostean.
Beraz, datorren igandean, martxoaren 25ean, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko dituzte finalak, 12:00etan hasita, eskualdeko hiru pilotarik. Alaitz Badiolak eta Oihana Orbegozok Amaia Vicario eta Ainhoa Urien bikotearen kontra neurtuko dituzte indarrak, eta Eneritz Arrieta eta Patri Espinar, berriz, iaz txapeldunak izan ziren Olatz Arrizabalagaren eta Leire Etxanizen aurka ariko dira.