Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[ARGAZKI BILDUMA] Belaunaldi askotako trikitilariak elkartu ditu Soreasun gaur arratsaldean egin duten Sanjosetako Trikiti Jaialdian. Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek zabaldu dute jaialdia, eta ondoren oholtzan izan dira Obaneuke taldea, Ansorregi eta Larrañaga, Joxe Mendizabal, Astiasaran II.a eta Andonegi, Epelde eta Luxurdio eta Ttipika taldea. Festari bukaera emateko, soinujole, panderojole eta gitarrista guztiak elkarrekin atera dira oholtzara, bi pieza jotzera.
Sanjosetako Trikiti Jaialdia giro ederrean egin dute beste urte batez gaur arratsaldean Azpeitian, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekitaldiak Soreasu antzokia jendez leporaino betetzea lortu du. Urtero moduan trikitizale ugari bertaratu da Azpeitira, eta saioan zehar jende artetik irrintzia botatzera animatu denik ere izan da.
Belaunaldi askotako trikitilariak elkartu ditu 17:30ean hasi eta ordu eta erdiz luzatu den jaialdiak. Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek zabaldu dute jaialdia, eta ondoren oholtzan izan dira Obaneuke taldea, Ansorregi eta Larrañaga, Joxe Mendizabal, Astiasaran II.a eta Andonegi, Epelde eta Luxurdio eta Ttipika taldea. Esatari lanetan Laxaro Azkune aritu da, eta hasiera guztiek bukaera zor duten legez, soinujole, panderojole eta gitarrista guztiak elkarrekin atera dira oholtzara, bi pieza jotzera. Atzoko egunez bete zituen urteak Azkoitiko Tomas Soraluze Epelde trikitilariak, eta parte hartzaile guztiek Zorionak Zuri abestu diote.
Hona hemen jaialdiko argazki batzuk:
[flickr_set id="72157688889465180"]